XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MUSKILLU ETA TARRAPATEX
Biba Graxiren xalanta!
Oi zer ollar galanta!
Hortzaz dezagûn
Bi kobla khanta!

MUSKILLU
Graxi zertako zaikû
Ollarrez khanbiatû?
Heguiaphal, kobla horik
Hiretzat dûtûk!

Ollarrak nahi tianak
Arrazaz khanbiatû,
Gibel huntan bat bada,
Beita hanitx phestû.

TARRAPATEX
Bere etxen dianak
Ez deio aski sû.
Barkoxeko oillantek,
Egizie kasû!

Heguiaphal Jelkhi; Jûtibalak ezkapa.

HEGUIAPHAL
Au duble ban, zer dûgû,
Bethi miseria!
Ahalke gabe zidie,
Oraiko gazteria!

Bekhatx denari diot
Abis bat emaiten:
Nik bezala okasionia
Balia dezazien.

Etxen salda har eta,
Ezta bekhatia,
Aizuan eginik ere,
Gero godalia!

Paradoble. Oro erretira. Satan dantza.